XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONTZEPTUAK Kapitulu honetan hainbat apartatu sartzen dira lurren banaketa orokorra erabilera desberdinen arabera zehaztuz, baita ere nekazal ustiategien egiturari buruzko zenbait datu, hala nola ganadularitza-zentsuari buruzkoak eta arrantzako untzi-taldeari buruzkoak.

Nekazal ustiategien egiturari buruzko datuek, haien kopurua, tamaina, edukitza-modua eta lurzatiketa ukitzen dituzte.

Informazio hau 1982ko Nekazal Zentsuan argitaratutakotik hartua dago.

Euskadiko Komunitate Autonomoan, Estatistikako Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin elkarlanean, Euskadiko K. A.ko 1982ko Nekazal Zentsua argitaratu du, hiru liburukitan banaturik: - 1. Liburukia: Inbentarioak.

- 2. Liburukia: Lurraren erabilera.

- 3. Liburukia: Aziendak, Makineria eta Lana.

Kapituluan zehar agertzen diren kontzeptu desberdinen definizioak emango ditugu orain.

NEKAZAL USTIATEGIA Nekazal ustiategi lurduna Zentsuan nekazal ustiategi lurduntzat hartzen da, edozein lur-eremu lurzati bat edo gehiago duena, nahiz eta elkarren ondoan ez egon, oro har unitate tekniko-ekonomiko bera osatzen dutenak, 0,1 ha edo gehiagoko azalera edukiz eta bertatik enpresari baten zuzendaritzapean nekazal produkzioak lortzen direla.

Nekazal ustiategi lurgabea Hau da, 0,1 ha baino lur-eremu gutxiago izanik, zenbait azienda-buru dutenak: (behi-azienda 1 ala gehiago; edota 2 buru ala gehiago zaldi, mando edo astoen artean; edo 6 buru ala gehiago ardi eta ahuntzetan; edo 2 txerri ala gehiago; edo 50 hegazti ala gehiago; edo 30 untxi ama ala gehiago; edo 10 erlauntza ala gehiago).

Lurzatia Zentsuaren eginkizunetarako lurzatia edo barruti biribila deitzen zaio muga bakar baten barnean dagoen lur-eremuari, hau da, nekazal ustiategiarenak ez diren sail, edifizio edo urez inguratutakoari.

Edukitza-erregimena Nekazaria nekazal ustiategian aritzen den forma juridikoa da.

Lurrak jabetzan Enpresariaren edo bere familiarren jabetza-eskubidekoak dira, titulu idatzia edukiz nahiz gabe; (...).